Hizkuntzak
Donostia Bertsotan
Musika
Aldaketak
Agortuta
Oharra
Gonbidapenak azaroaren 21etik aurrera banatuko dira kultur etxean bertan (16:00-20:30), edukiera bete arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen banatuko dira.
Donostiako saio hau erreferente bihurtu da bertso zirkuituan: urtero goi mailako bertsolariak erakusten dute bere gaitasuna hitzekin jokatzeko. Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe (Nerea Ibarzabalen ordez), Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi.
Gai-jartzaile lanetan, berriz, Iker Iriarte arituko da.