Hizkuntzak
DK Sessions: Amorante Kanponsantuko banketea abestia
Iragandako ekitaldia
Hizkuntza: euskara

DK Sessions proiektuko bigarren saioan Iban Urizar Amorante izan da gonbidatua. Bakarkako bere proiektuan, ahotsa eta tresna akustiko eta elektronikoak uztartzen ditu, soinuen eta isiltasunen arteko oreka bilatuz.
Iban Urizarrek osaba kuttuna zuen, Tio Jose Mari. Idazlea, bohemioa eta langilea. Etxeko armairuko kaxoietan arropa beharrean liburuak gordetzen zituen. Hainbat liburu idatzi zituen Jose Marik eta haren testuetan oinarrituta konposatu zuen Amorantek Kanposantuko banketea abestia.
Grabazioan, harmoniuma, tronpeta eta loopak erabiliz sortu du pieza atmosferiko eta bizia. Elkarrizketan bere sormen prozesua azaldu digu: egunerokotasunetik eta esperimentaziotik abiatzen den bide pertsonala. Kantu honetan kontatu digu nola hilerri ezagun bateko biztanleek festa antolatzen duten bertako hilotz eskuzabalen barruki xamurrenak jateko.
DK Sessions honek Amoranteren unibertso intimo eta bereziaren zati bat eskaintzen digu.
Hona hemen bideoa ikusteko lotura Youtube aktibatu ezean.