Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Aurresalmenta

2026 urriak 23 • 19:30

Antzoki Zaharra

40 € / 38 €

120 minutu

Sananda Maitreya

Sananda Maitreya musikariaren kontzertua, debuta Terence Trent d'Arby gisa egin zuen artista.

Erresuma Batuan orain gutxi egindako bira arrakastatsua amaituta eta zuzeneko disko berria eta binilo kutxa-bilduma hautatua kaleratu ostean iritsiko da Sananda Maitreya nazioarteko izarra Donostiako Antzoki Zaharrera. Mundu osoan milioika disko saldu dituen artista estatubatuar ikonikoa indar betean itzuliko da agertokietara bere musika-ondare nahasezina sendotzeko.

Bi orduko ikuskizun osoa eskainiko du (15 minutuko atsedenaldiarekin), eta bertan bere arrakasta handiak interpretatuko ditu, hala nola, Sign Your Name, Delicate, Dance Little Sister edo Wishing Well, bere konposizio berrienen aukeraketa zaindu batekin batera. Ezinbesteko hitzordua munduko ahots dotore eta karismatikoenetako batekin.

Sananda Maitreya (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta akustikoa, pianoa), Luca Pedroni (gitarra bakarlaria), Fabio Longo (baxua, koruak), Alessandro Spoldi (teklatuak, koruak), Marco Mengoni (bateria, koruak)

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...