Hizkuntzak
Albisteak
-
"Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna erakusketa irekita egongo da apirilak 20tik maiatzera 6ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
"Malala ikasle ausarta" erakusketa Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldia programa konprometitu batekin dator
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukraina eta etxegabetasuna izango dira besteak beste filmen eta solasaldien gaietako batzuk apirilaren 21etik 28ra izango den eta hiriko zenbait lekutan erakusketak barnean hartu dituen zinemaldi honetan.
-
"Zinema eta memoria" zikloa Giza Eskubideen Zinemaldian
Zinemaldia apirilaren 21etik 28ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian –lehiaketaren egoitza nagusian– eta Principal Antzokian, baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Aurten ziklo labur berezi bat izango da Tabakaleran: Zinema eta memoria. Hiru film eskainiko dira, Historia, Politika edo/eta Kontzientzia sortzeko irudiek duten ahalmena balioan jartzen dutenak. Rithy Panh (Everything Will Be OK) eta Mark Cousins (The March on Rome) zinemagileen lan berriak ikusteko aukera, baita Wanibik film sahararra ere.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldia hainbat gai eta istoriotara hurbilduko da, besteak beste: Irango fundamentalismo islamistaren aurkako erresistentzia, Ukrainako gerra, harkien historia –Aljeriako Gerran armada frantsesaren bandoan borrokatu zuten soldadu aljeriarrena–, XX. mendeko migrazioak, Mendebaldeko Sahararen gaurkotasuna eta Errumaniako gazteriaren egoera Ceaușescuren garaian.