Hizkuntzak
Albisteak
-
Carmen Castillok jasoko du 2023ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria
Carmen Castillo zinegile txiletarrak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 21, 19:30etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den inaugurazio emanaldian izango da.
-
Gipuzkoako garapenerako GKE-ek online jolasa proposatu dute planetaren zaintzaren
Nazioarteko lankidetzan jarduten duten 85 euskal GKE biltzen ditu Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak (horietako 53 Gipuzkoan daude). Erakunde horrek online jolas honen hirugarren edizioa proposatu du Esna TÚ izenburupean. Oraingoan, hitz-joko horren bidez, erreferentzia egiten dio “esnatzearen eta indibidualki zein kolektiboki ekitearen beharrari” planeta zaintzeko eta jasangarriagoa den mundu bat lortzeko. Ekimen hau Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren programazio gehigarri ofizialaren parte da. Zinemaldia hiriburu horretan ospatuko da apirilaren 21etik 28ra.
-
"Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 19. ekitaldia" erakusketa irekita Victoria Eugenia Antzokian
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 19. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apiririlak 21etik 28ra Victoria Eugenia Antzokian (sarrera Okendo plazatik).
-
"Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna" erakusketa irekita Udal Liburutegi Nagusian
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Tetuán – Kanpoaldea/Barnealdea-eguna erakusketa irekita egongo da apirilak 20tik maiatzera 6ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
-
"Malala ikasle ausarta" erakusketa Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.