Web mapa
Hizkuntzak

Zinemaldia apirilaren 21etik 28ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian –lehiaketaren egoitza nagusian– eta Principal Antzokian, baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Aurten ziklo labur berezi bat izango da Tabakaleran: Zinema eta memoria. Hiru film eskainiko dira, Historia, Politika edo/eta Kontzientzia sortzeko irudiek duten ahalmena balioan jartzen dutenak. Rithy Panh (Everything Will Be OK) eta Mark Cousins (The March on Rome) zinemagileen lan berriak ikusteko aukera, baita Wanibik film sahararra ere.

Everything Will Be OK pelikulako irudi bat
Everything Will Be OK

ZINEMA ETA MEMORIA (Tabakalera)

  • Everything Will Be OK (2022). Rithy Panh. France-Kanbodia

Animaliak izango balira boterearen jabe: Gizakien jokabidean oinarrituko lukete eurena? Kontsumo basati bat praktikatuko lukete, ingurumena suntsitzeraino? Haien akatsak errepikatuko lituzkete? Botere egarri bera, krudelkeria bera erakutsiko lukete? Demagogiaz, izuaz eta totalitarismoaz baliatuta gobernatzea aukeratuko lukete? Artean eta zinemagintzan jardungo lukete edo biziraupenari begira oinarrituko lukete guztia? ”Zaharrekin” (gizakiekin) batera biziko lirateke ala esklabo bihurtuko lituzkete? Nahia eta indarra erakutsiko lukete Gaizkia egiteko joerari aurre egiteko? Enpatia erakutsiko lukete planeta partekatzen duten gainerako izakiekiko?

  • The March on Rome (2022). Mark Cousins. Italia

Oso gutxitan ikusi izan den artxibo baten bidez, eta bere analisi zinematografikoaren estilo bereizgarriarekin, Mark Cousinsek Italiako faxismoaren goraldia kontatzen du, baita Europan zehar izan zuen hedapena ere 1930eko hamarkadan. Saiakera filmikoa eta dokumentu historikoa aldi berean, Cousinsek orainaren testuinguruan kokatzen du istorioa, eskuin mutur beldurgarri bat eta hedabide manipulatu batzuk islatzen diren paisaia politiko baten aurrean ispilu bat jarrita.

  • Wanibik: The People Who Live in front of Their Land (2022). Rabah Slimani. Aljeria-Mendebaldeko Sahara

2020ko azaroaren 13an Marokoren okupazioaren aurkako gerrari berriro ekin ondoren, Mendebaldeko Saharako zinema eskolako ikasle talde batek beren graduazioko pelikula filmatu eta, sufrimenduaren, borrokaren, determinazioaren eta erresistentziaren artean, Lotsaren Harresia aukeratu zuten proiektuaren hari gidari izateko.