Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancinek, Terror Molinsek e Isla Calaverak sendotu egin dute beren batasuna urrira aurreratzen den eduki esklusiboen katalogo batekin.

Noviembre Fantasma

Udazken honetan bueltan da berriro Noviembre Fantasma, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak, Fancinek, Terror Molinsek eta Isla Calaverak elkarrekin batera aurrera eramaten duten ekimena, publiko zaleari generoarekin lotutako eduki esklusiboak eskaintzeko. Hirugarren edizio honetan hedapen-kanalak irudi berritu bat estreinatzen du, zigilu bateratuari izena ematen dion mamu sinbolikoaren bertsio eguneratu eta biribilduago batekin.

2020an pandemiaren aldian sortu zenetik, eta iaz Tenerifeko zinemaldiaren sarraldiarekin, lau zinemaldi hauek berretsi egiten dute ekimen honen alde egin duten apustua. Hala, urriaren hasierara aurreratu dute material alternatibo honen argitalpena, edizio bakoitzaren atariko gisa. Izan ere, plataformak online edukiarekin osatuko du zinemaldietako karteldegia; hauen 2022ko edizioek erabat presentzialak izaten jarraituko dute.

Eduki guztiak www.noviembrefantasma.es plataforman ikusi ahal izango dira, eta Noviembre Fantasmaren katalogo iraunkorrera gehituko dira; aurreko denboraldietako sorkuntza propioko hogeita hamaika pieza inguru ditu dagoeneko bilduta.