Hizkuntzak
"La mesita del comedor" eta "Cuando acecha la maldad" filmek Beldurrezko Zinemaren Asteko Ikusleen Saria ex aequo lortu dute
Cuando acecha la maldad (Demian Rugna, 2023) eta La mesita del comedor (Caye Casas, 2022) film luzeek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Ikusleen Saria ex aequo irabazi dute. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan River (2023) pelikularen proiekzioarekin.

PALMARESA
Ikusleak
- Ikusleen Saria Film Luze Onenari
La mesita del comedor (2022). Caye Casas. Espainia
Cuando acecha la maldad (2023). Demian Rugna. Argentina
- Ikusleen Saria Film Labur Onenari
Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia
- Ikusleen Saria Animaziozko Film Labur Onenari
Sandwich Cat (2022). David Fidalgo. Espainia
- Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari
Ahora vuelvo (2023). Lucas Paulino & Gabe Ibáñez
Epaimahaia
- Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari
Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak, Marta Medina, Elena Muñoz eta Koldo Serra kide izan dituenak, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Rodrigue Huarteren Transylvanie (2023) filmari ematea erabaki du, haurren jazarpenaren gaia jorratzen duen sentsibilitate eta umoreagatik, eszenaratzearen, argazkigintzaren eta musikaren gustu eta dotoreziagatik, interpretazioen freskotasunagatik eta protagonistaren karisma harrigarriagatik. GUZTIA ondo dagoelako! Zinemagile handi bat ernaltzen ari delako.
Epaimahaiak Louise Groulten Gertrude et Yvan Party Hard (Frantzia, 2022) film laburrari aipamen berezia egitea erabaki du, bere nortasun ez konbentzionalagatik, umore bihurriagatik, bere pertsonaia amorragarri bezain hipnotikoengatik, elkarrizketen asmamenagatik eta harritzeko duen gaitasunagatik.
- “Zilarrezko Méliès” Saria Europako Film Labur Onenari
Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia
Gainera, Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren “Zilarrezko Méliès” saria ere Transylvanie filmari ematea erabaki du epaimahaiak, film biribila delako eta Europako fantasiazko zinemaren tradizio onenari erantzuten diola irizten dugulako.
- Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari
Transylvanie (2023). Rodrigue Huart. Frantzia
- Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari
Mortelli, un cas perdut (2022). Ben Fernández
- Blogos de Oro Saria Film Luze Onenari
La espera (2023). F. Javier Gutiérrez. Espainia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko Urrezko Blogoak kritikaren sariaren epaimahaiak, Manuel Aguilar (Cine de Patio), Jon Paul Arroyo (Bang Bang Zinema), Amaia Egües (Atemporalia), Pako Mulero (La Cabina de Nemo) eta Mikel Peña (Ravenheart) kide dituenak, saria film honi ematea erabaki du:
La espera (2023). F. Javier Gutiérrez. Espainia
Mehatxuzko giro itogarri bat sortzen jakiteagatik, Víctor Clavijoren antzezpen eredugarriak nabarmendua, erraietatik irtendako zinema autentikoena dela erakutsiz.
- Ikusleen Saria Fanzine Onenari (Babeslea: FNAC Donostia)
Pantxineta Endemoniata