Web mapa
Hizkuntzak

Joan den ostiralean, azaroaren 3an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko filmen proiekzioak, sorginkeriaren leitmotiva.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea
Argazkia: Floro Azqueta

Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 10.171 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 7.747 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste urriaren 28an, larunbatean, egindako tailer, kalejira eta antzerkian, eta erakusketetan.

Guztira 17.918 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 5era arte.

Astea dela-eta antolatu diren 2 erakusketek zabalik jarraitzen dute:

  • Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua
    Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
    (azaroaren 12ra arte)
  • Sorgin seinalea (Gregorio Muro Harriet & Daniel Redondo) – Euskadi Fantastikoa 19
    Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
    (azaroaren 18ra arte)