Web mapa
Hizkuntzak

Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko Ángeles de la guarda erakusketa irekita egongo da apirilak 21etik maiatzera 5era Lugaritz Kultur Etxean.

Ángeles de la guarda

Bidez Bide Elkarteak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxearekin koordinatuta, bi sentsibilizazio- jarduera burutuko ditu (dokumentua-solasaldia proiektatzea eta argazki-erreportaje bat erakustea). Gogoeta egingo da honako gai hauei buruz: migrazio transnazionalak, zaintza-kate globalak, Gipuzkoan zaintzan lan egiten duten emakume migratuen errealitate anitzak eta emakume horien jatorriko herrialdeetan zaintzen dituzten familiak.

Ángeles de la guarda jatorrizko herrialdean (Lima, Peru) lan hori betetzen duten pertsona eta/edo familia zaintzaileen argazki- eta testigantza-erreportajea da. Argazkiak atera zizkieten amonei eta izebei, Espainiako hainbat lekutan bizi eta lan egiten duten perutarren seme-alaben zaintzaileei. Era berean, bere lekukotasunak jaso ziren, rol eta eginkizun horiek betetzean aurkitzen dituzten alderdi positiboei eta zailtasunei buruzkoak, bai eta lana hobetzeko gomendioei buruzkoak ere.

Rosa Villafuerte Salinas argazkilariarekin elkarlanean ekoitzita.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 16:00 – 20:30

 

Proiekzioa eta solasaldia
apirilak 27 / 19:00
En tránsito (2016). Oskar Tejedor. Espainia. 87 min

En tránsito Abya Yalako (Latinoamerika) herrialdeetatik datozen milaka emakumeren errealitateak jorratzen dituen dokumentala da. Emakume horiek bakarrik bidaiatzen dute Europara, beren familien ongizatearen arduradun gisa. Halaber, jatorrizko herrialdean geratzen diren seme-alabekin, beste emakume batzuen zaintzapean, ezartzen duten harreman transnazional horren ondorioez dihardu. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko familia-berbiltzeen eta berrelkartzeen berri ematen du.