Hizkuntzak
19.625 partehartzaile Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean
Joan den ostiralean, azaroaren 1ean, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko filmen proiekzioak.
Aurtengo nobedade nagusia Animedon izan da, animeari eskainiriko atala, zeinaren lehen edizioa aurten egin baita. Honen baitan lau film luze proiektatu dira, bi erakusketa gauzatu eta hainbat hitzaldi eta bestelako jarduera burutu.
Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 10.926 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 8.699 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste urriaren 26an, larunbatean, egindako tailer, kalejira eta antzerkian, eta erakusketetan.
Guztira 19.625 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 3ra arte.
Astea dela-eta antolatu diren 3 erakusketek zabalik jarraitzen dute:
Dragoi Bola-tik infinitura
Akira Toriyamari omenaldia
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa (San Jeronimo)
(azaroaren 10era arte)
Euskadi Fantastikoa 20
Nacho Fernández: Binetak eta munstrotxoak
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
(azaroaren 16ra arte)
La rebelión de Santa Clara
Josean Olabe
Euskal Itsas Museoa
(urtarrilaren 5era arte)