Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 irailak 24 • 10:45

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatu duten Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak udazkenean jarraipena izango du. Hiru saio egingo dira: urriaren 6an, azaroaren 3an eta abenduaren 1ean.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hiru emakume zientzialari euskaldun ezagutzeko aukera izango da: Miren Berasategi Komunikazioan doktorea, Garbiñe Elizegi Erizaintzan doktorea eta Estitxu Villamor Fisikan doktorea. Elkarrizketak Ana Galarraga Aiestaranek egingo ditu.

Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Informazio gehiago ondorengo loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza