Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 urriak 14 • 10:20

DK Sessions musikazale amorratuenei zuzendutako musika multimedia proiektu berrian ØDEI, Urruñako rap abeslaria, izan da bosgarren artista gonbidatua eta eskuragarri daude dagoeneko Donostia Kulturaren plataformetan grabatutako podcast narratiboa, bideoa eta singlea.

DK Irratiaren inguruan sortutako egitasmo honek, audio soilaren mugak gainditzeaz gain, musikarien sormen prozesuaren inguruko gogoeta egin nahi du, kantuen atzean zer dagoen ulertzen lagunduko duen material berezia sortuz.

Proiektu hau Elhuyar eta Ulu Mediarekin elkarlanean egin da.

Informazio gehiago beheko esteketan:

Kontaktua Kultur Ekintza