Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2026 urriak 7 • 12:15

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Billy Wilder. Jaunak esana liburua aurkeztuko dute, Zigor Etxebestek idatzia, Nosferatu Bildumako XIV. zenbakia.

Billy Wilder zinemagileari eskainitako Nosferatu programazioaren zikloarekin batera dator liburua. Zikloa 2026an zehar garatzen ari da Tabakaleran, eta abenduaren 16an amaituko da, hark zuzendutako azken filmaren proiekzioarekin, Buddy, Buddy (1981)

Zigor Etxebestek saiakera hau aurkeztuko du gaur asteazkena, urriak 7, 19:00etan, Tabakalerako Zine Aretoan, The Apartment (1960) filmaren proiekzioaren aurretik.

Kontaktua Carlos J. Plaza