Hizkuntzak
Albisteak
-
Udako programazioa ekainaren 9an salgai
Etzi, ekainak 9, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 28 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza sorkari eta lau kontzertu.
-
Zea Maysek 2023ko Adarra Saria jasoko du ekainaren 21ean
Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, maiatzak 15, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean.
-
Udako programazioaren aurrerapena maiatzaren 4an salgai
Bihar, maiatzak 4, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 10 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako lau antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, dantza sorkari bat eta kontzertu bat.
-
2023ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia apirilaren 3tik 16ra bitartean. 2022-2023 ikasturtean zehar ohiko den ordutegiarekin hainbat aldaketa dago.
-
Donostia Kulturak udaberriko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak helduentzako eta haurrentzako ordainpeko udaberriko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du gaur. Guztira, 47 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan emango direnak: 18 kontzertu, 16 helduentzako antzezlan, 3 haur antzezlan eta 10 dantza ikuskizun.