Web mapa
Hizkuntzak
  • Donostia Kulturaren 2026ko udazkeneko programazioaren irudi bat

    2026ko udazkeneko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak

    Ostegunean, uztailak 30, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 72 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (uztailaren 29ko 11:30etik uztailaren 30ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan abuztuaren 31 arte.

  • Aiete Kultur Etxea

    2026ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan

    Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 22tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne.

  • Donostia Kulturaren 2026ko udako programazioaren irudi bat

    2026ko udako programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak

    Ostiralean, maiatzak 29, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 27 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (maiatzaren 28ko 11:30etik maiatzaren 29ko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.

  • Kattalin Indaburu

    Iker Laurobak emango dio hasiera Lagunekin Kantari zikloari

    Lau hitzordu izango ditu aurten Lagunekin Kantarik Intxaurrondon: maiatzaren 11n (Iker Lauroba), 18an (Kattalin Indaburu + Filip Albor), 25ean (Etxekoekin kantari) eta 29an (Kantujira).

  • Adarra Saria 2026: Pantxoa eta Peio

    Pantxoa eta Peiok jasoko dute 2026ko Adarra Saria

    Pantxoa eta Peio bikote lapurtar aitzindariak eskuratuko du 2026ko Adarra Saria, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Ekainaren 21ean, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du saria eta segidan kontzertua eskainiko du. Kontzerturako sarrerak, asteazkenean, apirilak 22, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean Donostia Kulturako bazkideentzat eta ostegunean apirilak 23, osteguna, 11:30ean publiko orokorrarentzat