Hizkuntzak
Albisteak
-
Udazkeneko programazioaren aurrerapena abuztuaren 10an salgai
Bihar, abuztuak 10, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 31 ikuskizun dira: lau antzezlan, bost dantza ikuskizun, opera jaialdi bat eta aparteko beste opera bat, eta hamalau kontzertu.
-
Bertan behera geratu da Opera Lab jaialdia
Azaroaren 7ko oharra
Opus Liricaren programazio doikuntzak direla eta, Opera Lab jaialdia atzeratu egingo da. Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da. Informazio gehiago sarrera salmentaren atalean.
Opus Liricak Opera Lab Jaialdia antolatu du azaroaren 27tik abenduaren 2ra en el Victoria Eugenia Antzokian.
-
Musika Hamabostaldiaren 84. edizioa San Telmon eta Victoria Eugenian abuztuan zehar
Abuztuaren 3etik irailaren 1era egingo da Donostian Musika Hamabostaldiaren 84. edizioa. Donostia Kulturako bi gunek hartuko dituzte hainbat emanaldi: San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokiak. Sarrerak musikahamabostaldia.eus webgunean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan daude salgai.
-
Glad Is The Day #7 abuztuaren 27an
Donostia Kulturak Glad is the Day jaialdiaren zazpigarren edizioa antolatu du abuztuaren 27an. Hileko azken igandean Cristina Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.
-
2023ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne. Erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (irailak 4-6).