Web mapa
Hizkuntzak

Txapelketa izango da aurtengo jardunaldien ardatz, eta Imanol Larzabal (Lugaritz), Antzoki Zaharra, Ernest Lluch Kultur Etxea eta San Telmo Museoan egingo diren lau saiok osatzen dute programa. Horietako bik ordaindutako sarrera dute eta beste bietan sarrera librea izango da aretoa bete arte. Sarrerak bihar martxoak 26 jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera.

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, oraingoan antolakuntzara batu den San Telmo Museoa eta Donostia Kulturak prestatu dute II. Bilintxen Menda. Bertan, Donostiak historikoki bertso-plaza gisa izan duen garrantzia aldarrikatuko da, baita bertsozaleei gozatzeko paradak eskaini ere eta bertsogintzaren zenbait erpini buruzko gogoetak egin.

  • Txapeldunen bertso saioa
    Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
    Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea.
    Apirilaren 19an, 19:30ean, Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz). 5 €.
  • Ego eta hego: txapelketako edukiei begiratu bat txalodependentziaren ikuspegitik
    Hitzaldia: Jon Sarasua.
    Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
    Apirilaren 24an, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxea. Sarrera librea aretoa bete arte.
  • Bertsolari Txapelketen antologia kantatua
    Hitzaldi musikatua.
    Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze.
    Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
    Aurkezlea: Aizpea Goenaga.
    Apirilaren 28an, 19:00etan, Antzoki Zaharra. 5 €.
  • Gai-jartzailetzaren bilakaera
    Mahai-ingurua.
    Solasean: Joxemari Iriondo, Laxaro Azkune eta Maite Berriozabal.
    Gidaritzapean: Xabier Euzkitze.
    Maiatzaren 2an, 19:00etan, San Telmo Museoa. Sarrera librea aretoa bete arte.

Informazio gehiago: 2024ko Bilintxen Menda (egitaraua pdf formatuan).