Hizkuntzak
Programación Neurolingüística aplicada al cambio personal Prokulturako irakaslea
Bizitza pertsonala eta profesionala hobetzeko tresna praktikoak garatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa. Programazio Neurolinguistikoko (PNL) tekniken bidez, sinesmen mugatzaileak identifikatzen, emozioak kudeatzen eta ohitura positiboak indartzen ikasiko da. Aldaketei aurre egiteko, erabakiak segurtasun handiagoz hartzeko eta pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko estrategiak eskaintzen dira.
Programa
1. hiruhilekoa
• Oinarriak, kalibrazioa eta rapport-a, zorroztasun sentsoriala eta komunikazioa.
• Hizkuntza-zehaztasuna lantzea orokortzeak, ezabaketak eta distortsioak identifikatzeko.
• Bizitzaren gurpila.
• Praktikak.
2. hiruhilekoa
• Sinesmen mugatzaileak ezagutu eta eraldatzea.
• Maila neurologikoak.
• Nortasuna, balioak, misioa eta xedea lantzeko ariketak.
• Praktikak.
3. hiruhilekoa
• Taldeko praktikak.
• Helburuen diseinua eta nahi den egoeraren definizioa.
Ikasleek ekarri beharreko materiala
Koadernoa eta boligrafoa.
Oharra
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako, Lugaritz Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Animazioa Software Librearekin Kote Camacho
urtarrilak 12 - maiatzak 18
Larrotxene K.E.
