Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Musika

2026 urr 19 - 2027 mar 19

Astelehena

19:00 - 21:00

Lugaritz K.E.

265 €

Euskara

3 pertsona abesten marrazki baten irudia

Thierry Biscaryk euskal kantu herrikoiak interpretatzen ikasteko ikastaroa. Ez da musika-irakurketa ezagutzarik beharko: kanturako zaletasuna, besterik ez. Abestiak ikasteaz gain, hauen testuingurua, abesteko guneak eta beste ezaugarri batzuk ere aztertuko dira ikastaroan zehar.

Programa

  • Euskal Herriko zein beste kulturetako kantuen entzunaldi komentatuak egingo dira, grabazio historikoetatik hasi eta gaur egungo kantarietaraino, herri-kantaera desberdinen ezaugarriak identifikatu eta pixkanaka barneratzen joateko helburuarekin.
  • Euskal herri-kanten ezagutzan sakontzea (errepertorioak, estiloak…).
  • Taldeko kantua eta polifoniarako gaitasuna lantzea (nork bere ahotsari eusten ikastea, bigarren eta hirugarren ahotsak sortzea,tinbreari eta harmoniari erreparatzea…).
  • Ikastaroaren amaieran kantaldi bat eskaintzea.

Oharra

Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako, Lugaritz Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943310780 telefonora.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...