Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

2023 urr. 18 - 2024 eka. 5

Asteazkena

16:30 - 18:30

Lugaritz K.E.

238 €

Gaztelania

Lug_Gouache, acuarela y acrílico Beteta

Gouache, akuarela eta akrilikoa uretara disolba daitezkeen pinturak dira, baina bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Akuarela eta gouachea iraunkorrak ez diren bitartean, akrilikoa, lehortu ondoren, urarekiko erresistentea da. Desberdintasun hori eta beste batzuk dira ikasturte honetan ikasiko direnak, hiru teknikak behar bezala konbinatu ahal izateko eta teknika mistoko lan interesgarriak egin ahal izateko.

Programa

   Akuarela

  • Oinarri teknikoak.
  • Kolorearen teoria sarrera.
  • Objektuak eta natura: koloreak, itzalak, bolumena…
  • Lan librea gidaritzapean

 

   Gouache

  • Oinarri teknikoak.
  • Esperimentazio teknikak.
  • irudi planoak eta degradatuak.
  • Lan librea gidaritzapean

 

  Akrilikoa

  • Oinarri teknikoak.
  • Teknika ezberdinak.
  • Lan librea gidaritzapean proiektu pertsonala.

 

Ikasleak eraman beharreko materiala

Gouache (magenta, zian, horia, txuria eta beltza), akuarela kaxa txikia, akrilikoak (magenta, zian, horia, txuria eta beltza). Pintzel egokiak gutxienez hiru tamainakoak teknika bakoitzerako (orientagarria: 3, 6 eta 12 biribilak). Teknika bakoitzerako euskarria, batez ere kontuan hartzekoa akuarelarako papera. Kristalezko potoa eta paleta.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...