Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

api. 19 - mai. 31 2024

Lugaritz K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

JM Razkinen argazki bat

José Mari Razkin artista amateurraren argazki-proiektua, bere hitzetan:

"Japoniako tradizio estetikoan, edertasunaren kakoa itzalaren igarkizuna harrapatzean datza. Mendebaldean, alderantziz, argia, txuria eta dizdiratasuna dira edertasunaren itxura garrantzitsuenak".

"Edertasuna ez da berezko gai bat. Sustantzi desberdinek sortarazten dituen itzalaren modulazio joko sutil bat baizik. Hori dela eta edertasuna lortu daiteke kandela baten gar dardartiaren bidez, material desberdinen opazitate graduazioaren bidez ala espazio huts baten isiltasun eta ilunantz batetikan".

"Hori dena buruan edukita, espero dut hemen aurkezten ditudan nere argazkiak horren adibidea izatea. Argazki batzuk, kandela baten argitasun bakarrekin eginak dira. Baina denetan, itzalaren graduazioak sortzen dituen kontraste finak azaleratzen ahalegindu naiz".

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...