Web mapa
Hizkuntzak

Gráficas MichelenaDonostia / San Sebastián, postalez postal - postal  (1902-1930) liburua aurkeztu du gaur, abenduak 17. Lan hau Luis Pepe Stinusen bildumako aukeraketa bat da eta Donostia Kulturaren babesa jaso du argitaratua izateko.

Donostia / San Sebastián, postalez postal - postal  (1902-1930) libururuaren azal-zatia

Liburua salgai egongo da Hontza eta Librería Donostia liburu-dendetan, baita Gráficas Michelenaren webgunean ere 23 eurotan. Horretaz gainera, Donostia Kulturako liburutegietan egongo da eskuragai, bertan kontsultatzeko edo maileguan eramateko.

Liburuari buruz

Michelena Artes Gráficas, 75 urteko enpresa familiarra, 1992an abiatu zuen Monográficas Michelena izeneko urteko bilduma eta oraingo hau 33. alea da.

Esan bezala, lan honek Luis Pepe Stinusen bildumako postal zaharren aukeraketa biltzen du, eta duela mende bat baino gehiagoko hirian zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Irudiek Donostiako txoko enblematikoak erakusten dituzte: Foruen Pasealekua, antzinako Zurriolako Plaza, Gran Kursaal, hondartzak, portua eta hiria inguratzen duten mendialdeak.

Testu laburrez lagunduta, irudiek 1902tik 1930era arteko bilakaera urbanistiko eta soziala azaltzen dute, eta aldi berean, jatorrizko postalen xarma nostalgikoa gordetzen dute.

Donostia Kulturaren babesa

Sortzaileei laguntzeko konpromisoari jarraituz, Donostia Kulturak azken urteotan Donostiarekin lotura duten hainbat lan babestu ditu. Horien artean daude: Catalina de Erauso: pasioa eta loria - pasión y gloria (2025), Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiarena; Atotxa-Egia (2024),  Kike Otaegirena (2024) eta Elbira Zipitria Andereñoa (2024, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelenarena; Igeldoko historia eta istorioak (2023) Jabier Iraola Gabilondorena; Morlans denboran zehar - Morlans a través del tiempo (2022), Claudio Artesano Garicanorena; eta Burnizko potoa (2020) Jokin Mitxelena eta Antton Kazabonen liburua.