Hizkuntzak
2022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.
Bulego orokorrak
Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30. Uztailaren 25ean, abuztuaren 15ean eta irailaren 5ean eta 6an, itxita.
San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea
San Telmo Museoak betiko ordutegia mantenduko du. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.
San Telmo Museoko Liburutegia asteartetik ostiralera egongo da zabalik uztaila eta abuztuan, 10:00-14:00. Astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-20:00 (abuztuaren 16an izan ezik, Aste Nagusia delako). Irailaren 6an itxita.
Urgulleko Historiaren Etxea: ekainaren 30a arte, egunero zabalik, 10:00-17:30. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, egunero zabalik, 11:30-19:00. Irailaren 1etik aurrera, asteazkenetik igandera, 10:00-17:30. Estropada-igandeetan, irailak 4 eta 11, itxita.
Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak
Victoria Eugeniako leihatila egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatila hura hasi arte egongo da zabalik. Eta lehenago hasiz gero, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Antzoki Zaharreko leihatila: itxita egongo da uztailaren 4tik 25era, uztailaren 17an izan ezik (Surf Zinema dela eta, goiz eta arratsaldez zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00). Gainerakoan ohiko ordutegia egunero: 11:30-13:30. Ikuskizun egunetan arratsaldez ere bai: 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.
Kultur etxeak eta liburutegiak
Kasu honetan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 5era arte egongo da indarrean. Gogoratu irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan eta egun horretan gure kultur etxe eta liburutegi guztiak itxita egongo direla.
Aiete Kultur Etxea: asteartetik ostiralera eta igandeetan, 10:00-14:00; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Astelehenetan, itxita. Abuztuaren 13an eta 20an (Aste Nagusia) goizez zabalduko da: 10:00-14:00.
Amundarain Mediateka (Martutene): astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 25ean, abuztu osoan eta irailaren 5ean liburutegia itxi egingo da.
Casares eta Tomasene kultur etxeak: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta irailaren 5ean (Tomasene soilik zabalduko da), 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 13tik 20era (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Casares itxita egongo da abuztuan zehar.
Egia Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, abuztu osoan eta irailaren 5ean kultur etxea itxita egongo da.
Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta irailaren 5ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 13tik 20ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztailaren 1etik irailaren 11ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.
Intxaurrondo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan eta uztailaren 26an arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, abuztuaren 15ean eta irailaren 5ean kultur etxea itxita egongo da. Uztailaren 1etik irailaren 11ra, haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira.
Larratxo Liburutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Uztailaren 25ean, abuztu osoan eta irailaren 5ean kultur etxea itxita egongo da.
Larrotxene Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Uztailaren 25ean itxita egongo da. Gainera, hobekuntza lanak direla eta, ateak itxiko ditu sei hilabetez uztailaren 29tik aurrera.
Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan eta irailaren 5ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 13tik 20ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.
Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermin Calbetón, 25): astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; abuztuaren 16an (Aste Nagusia) izan ezik, astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita.
Loiola Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegun arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, abuztu osoan eta irailaren 5ean kultur etxea itxita egongo da.
Lugaritz Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazken arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Uztailaren 25ean, abuztu osoan eta irailaren 5ean kultur etxea itxita egongo da.
Okendo Kultur Etxea: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan eta irailaren 5ean, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 13tik 20ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita. Uztaila eta abuztuan haurtxokoa eta gaztelekua ez dira zabalduko. KZgune zerbitzua itxi egingo da abuztuan.
Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egunero zabalik, astelehenetik igandera, 11:30-13:30 / 17:00-20:00.