Hizkuntzak
Hobekuntza lanak direla eta, Larrotxene 2023ko apirilera arte itxiko da
Larrotxene Kultur Etxea uztailaren 29tik aurrera itxiko da 6 hilabetez hobekuntza lanei ekiteko. Birmoldaketak 950.000 euroko kostua izango du eta kultur etxearen irisgarritasuna egokitzea eta Larrotxene Bideo eremuko ekipoak eta instalazioak berritzea dira helburuak.
Lehenik eta behin, espazio guztietarako irisgarritasun-baldintzak hobetzeko beharrezko obrak egingo dira, hala nola igogailu bat eraikitzea, komunak eraberritzea eta kultur etxearen barruan dauden oztopo arkitektonikoak konpontzea. Eta, bigarrenik, Larrotxene Bideo zerbitzuko instalazioak eta ikus-entzunezko ekipoak berrituko dira.
Egokitze-lanek hainbat hilabeteko iraupena izatea aurreikusia dago, eta kultur etxeak ohiko jarduera 2023ko apirilean berreskuratzea espero da.
Lanek dirauten bitartean, jardueraren zati bat Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian duen lokalera eramango da; eta gainerakoak, hala nola liburutegia edo Larrotxene Bideoren prestakuntza-eskaintza, lanen aholkularitza eta beste jarduera batzuk, Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko dira.
Liburutegiko dokumentuen itzulketak obra bukatu arte luzatuko dira edota Intxaurrondoko liburutegian edo buzoian itzuli ahal izango dira.