Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Larratxo K.E.

20 € (aldez aurretik: 17 €)

Integrantes del grupo Persefone

Donostia Prog Tech Metal Fest gaur egungo eszena progresibo eta teknikoko talde garrantzitsuenetako batzuez gozatzeko gaua izango da. Jaialdia Mise en Abyme taldeak irekiko du eta ondoren Hilotz eta Persefone taldea arituko dira.

Andorrako Printzerritik, Persefone izango da gaueko protagonista nagusia. Europako muturreko metal progresiboaren formazio garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta teknika akatsik gabeko fusioa, melodia inguratzaileak eta energia suntsitzailea ditu ezaugarri.

Gainera, lau urteko isilunearen ondoren, Hilotz lasarte-oriatarrak sasoi betean itzuli dira agertokietara, thrash, death eta black metal doinuak uztartzen dituen proposamen berrituarekin. Kartela Mise en Abyme eibartarrek osatzen dute, rock/metal talde progresibo instrumentala konplexutasun erritmikoa, giro inguratzaileak eta nortasun artistiko nabarmena uztartzen dituen soinuarekin.

Master classak

Gainera,  musikazale amorratuentzat, egun berean, generoko benetako mitoek emandako klase magistral batzuetan parte hartzeko aukera eskainiko du jaialdiak: Mikel Gómezek Master class de batería eskainiko du eta Borja Mintegiagak eta Carlos LozanoMaster class de guitarra eskainiko dute. Klaseak doan dira, baina ezinbestekoa da izena ematea.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...