Hizkuntzak
Ensemble Vocapella Limburg Alemania
2026 urriak 27 • 20:30
Abesbatzen Astearen barruan, Alemaniako Ensemble Vocapella Limburg abesbatzak emanaldia eskainiko du, Tristan Meisten zuzendaritzapean. Eskarmentu handiko hogei bat abeslarik osatutako ensemble hau Alemaniako gizonezkoen ahots-talde entzutetsuenetako bat da. Bere programak erromantizismoko errepertorioaren funtsezko obrak eta gaur egungo konposizio teknika handikoak uztartzen ditu. Soinuaren homogeneotasunagatik, afinazioaren zehaztasunagatik eta adierazkortasun finduagatik ezaguna den taldeak kalitate artistiko handiko interpretazioak eskaintzen ditu, Europa erdialdeko tradizio koralaren irakurketa zainduarekin batera.
