Hizkuntzak
Ohiko programak

Ipuinaren ordua
Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Ostegunetan 17:30 (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Emakumearen astea
- Hainbat jarduera biltzen dituen programa, eduki eta formatu desberdinetakoak, martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Eguna.
- Askotariko programazioa: hitzaldiak, bideo-foruma, antzerkia, erakusketak eta bestelako ekitaldiak.
- Auzoko emakumeen elkarteekin lankidetzan egiten da.
Euskal Metal Fest jaialdia.
Musika jaialdiak
Urtean zehar hainbat jaialdi izaten dira: Heavy Jaia, Euskal Metal Fest, Zombie Jaialdia edo Altzatarock, besteak beste.