Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

22 € (18 € aldez aurretik)

Hizkuntza: euskara

Zea Mays taldearen irudia Dkluba Agortuta

Zea Mays pop-rock alternatiboko erreferentziazko taldea da euskal musika eszenan, 1997an sortu zenetik. Bere soinu melodiatsu eta indartsuari esker, baita karga emozional handiko eta konpromisoz beteriko letren bidez ere, euskal rockeko talde garrantzitsuenetakoa eta errespetatuenetakoa bilakatu da.

Hamar disko argitaratu eta musika industrian ibilbide sendoa egin ondoren, 2024ko amaieran Zea Maysek bere disko ikonikoa, Elektrizitatea, berrargitaratu zuen, eta single mitikoaren bertsio berri bat sortu Euskal Herriko eszenako 30 emakumerekin. Beraien musikak, argi eta garbi, eragina izaten jarraitzen du, modak eta muga geografikoak gaindituz.

Argazki Bat Behelainoan taldeak bere azkenengo diskoa aurkeztuko du: Geldi Gu eta Dena Huts (Bonberenea Ekintzak 2025). Arkaitz Artola Arnaiz donostiarraren ezizena eta ezizana da Argazki Bat Behelainoan eta zuzenekoan laukote gisa arituko dira.

Zea Mays: Aiora Renteria (ahotsa), Piti Imaz (gitarra), Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua)

Argazki Bat Behelainoan: Arkaitz Artola (ahotsa, gitarra), Jon Agiriano Urdiziain, Rukula, Zozo, Blaka (gitarra), Denis Leiza Pereira, Géra (baxua), Iñigo Estomba Eguzkiza, Géra (bateria)

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...