Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Zarzuela

ira 12 - ira 13 2026 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

38 € / 28 € / 20 €

120 minutu

Sasibill Elkarte Lirikoak Federico Chuecaren La Gran Vía aurkeztuko du.

Madrilgo Gran Vía kale ezagunaren "sorreraz" era komikoan dihardu Gran Vía zarzuelak. Hainbat nortasun gorpuztuko dituzten pertsonaiak izango dira eszenatokian: La Menegilda eta la Sra. Virtudes, El paseante de las Cortes, Doña sinceridad, Elíseo madrileño eta El Caballero de Gracia. Kantu eta dantzekin ospatuko dute denek kalearen sorrera.

Abeslari eta aktore ugari izango dira taula gainean (Mónica Redondo, Antonio Torres, Ángel Walter, Koldo Torres...) Sasibill Orkestra eta Koruarekin, Madrilgo Cristina Guadañoren Baletarekin eta Easo Eskolaniaren partaidetza bereziarekin batera, guztiak ere Arkaitz Mendozaren musika zuzendaritzapean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...