Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia eta dantza

urr 15 - abe 17 2026

Osteguna

17:00-18:00

Larratxo K.E.

150 €

Euskara

La pulga dantzatzen

Flamenko dantzaren hastapen ikastaroa, erritmoa, konpasa, dantza eta koreografia ikastera bideratua.
La Pulgak mugimendua eta musikaltasuna ardatz dituen prestakuntza-proposamen bat aurkeztuko du,
inguru dinamiko eta atsegin batean arte horri buruzko oinarrizko nozioak eskuratzeko.

Programa

• Flamenkoaren "palo" desberdinak landuko dira: rumbak, tangoak, buleriak, tientoak, soleareak, seguirillak, etab.
• Flamenkoaren egile aunitzen musika sorkuntzak baliatuko dira koreografiak jorratzeko.
• Konpas eta erritmoen gutxieneko ezagutza irakatsiko da, eskuak eta oinak instrumentu gisa erabiliz.
• Zapateatuaren oinarrizko teknika irakatsiko da. Ez dira zapata bereziak behar. Edozein oinetako mota erabili daiteke.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Oinetako bereziak ez dira beharrezkoak, ikasteko gogoa eta ilusioa besterik ez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi