Hizkuntzak
Euskal Herriko Dantzak tailerra Gero Axular Taldea
Sala de danza
Iturritik Jaialdiaren baitan, Victoria Eugenia Antzokiak, Euskal Herriko Dantzak tailerra antolatu du Gero Axular Taldearen eskutik.
Euskal Herriko auzo eta herrietako erromeria eta jaietan konfiantzaz parte hartzeko oinarrizko baliabideak eskuratzea da taller honen helburua. Plazan benetan erabiltzen diren dantzetan oinarritutako proposamena: bikoteka, biribilean, katean eta taldean.
• Fandangoa eta Arin-arina: Bikoteka dantzatzeko oinarrizko pausoak.
• Larrain Dantza: Biribila, bikote-aldaketak eta taldeko giroa.
• Porru Salda edo jauzi erraza: Aukera ludikoa eta parte-hartzailea.
• Sorgin Dantza: Katea eta koordinazio kolektiboa.
• Biribilketa: Jai-giroko amaiera eta mini-erromeria.
Tailer hau 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
