Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia eta dantza

2026 urr 16 - 2027 mai 14

Ostirala

18:30 - 20:30

Lugaritz K.E.

265 €

Euskara

betaurreko beltzak eta sudur gorria

Clown tailerrak jolasarekin berriz elkartzeko, herabetasuna gainditzeko eta gorputz- eta hitz-adierazpena umoretik lantzeko espazio bat eskaintzen du. Clown-aren teknikaren bidez ez dugu aldez aurretik zehaztutako pertsonaia bat interpretatzen, baizik eta gure clown propioarekin egiten dugu topo, gure ezaugarrietatik sortzen dena, eta gero jolas bihurtzen dituena. Hori dela eta, clown bakoitza bakarra da.

Programa

• Barregarri geratzearen beldurrari aurre egiteko konfiantza sortzea
• Nire clown-a zein unibertsotik dator
• Bataioa: sudur gorria ematea
• Oinarrizko emozioak
• Nire clown-aren adierazpena
• Jolasaren bidez sublimatzea
• Gorputz-adierazpena
• Entzutea
• Jolasa besteekin
• 2, 3, 4 clown-eko inprobisazioak
• Erritmoa eszenan
• Jantziak

Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa eta aurrerago zehaztuko da zer nolako sudur gorria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi