Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia eta dantza

2026 urr 16 - 2027 mai 14

Ostirala

10:30 - 12:30

Egia K.E.

265 €

Euskara

bollywood

Indiako zinema musikaletan inspiratutako koreografiak ikastea eta horiek dantzatzea. Indiako film musikalak Bollywood izenez ezagutzen dira eta, bertan, koreografia dibertigarri eta koloretsuen bidez, pertsonaiek istorioak kontatzen dituzte. Dantza estilo honek Indiako dantza klasikoak eta bertako beste folk dantza mota batzuk uztartzen ditu, adibidez, Bhangra. Bollywood-a estilo desberdinen fusio-dantza bat da, eskuen eta aurpegiaren keinuz beteta dagoena (mudrak eta bhavak).

Programa:

• Dantzaren pauso basikoak. Eskuen eta aurpegiaren keinuak (mudrak eta bhavak).
• Folklorea eta pauso konbinazioak Bhangra estiloan.
• Animazio dantza.
• Indiako beste eskualdeetako folkloreak.
• Kurtso amaierako koreografia.
• Lehenengo animazio dantza.
• Bigarren animazio dantza.
• Hirugarren animazio dantza.

Nori zuzendua: Helduak.

Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta zapata erosoak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi