Web mapa
Hizkuntzak

12 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdiaz beste modu batean gozatzeko zerbitzua da. Horretarako, entzuteko eta laguntzeko prest dauden hezitzaileen laguntza izango dute, gazteek beren proposamenak eta ekimenak gara ditzaten.

Aieteko kultur etxeko gaztelekua.
Aieteko kultur etxeko gaztelekua.

Gaztelekuak hainbat gune eta jarduera ditu:

  • Gozatu: Jende berria ezagutzeko, hitz egiteko, gogoko musika entzuteko edota gustuko aldizkariak irakurtzeko gunea da Gaztelekua.
  • Jolastu: futbolina, billarra, dardoak, ping-ponga, mahai-jokoak, bideojokoak...
  • Sortu: eskulanak, sukaldaritza tailerrak, dantza, antzerkia, musika...
  • Parte hartu: jolasak, tailerrak, filmak, jaiak, txapelketak. Gazteak protagonista dira eta haien ideiak eta iradokizunak egiteko aukera izango dute, Gazteleku bakoitzeko gazte batzarrean.
  • Informa zaitez: ez ezazu ezer galdu, eta informa zaitez gehien interesatzen zaizunaren inguruan, informazio panelak dauzkagu eta haietan era askotako notiziak aurkituko dituzu: aisia, jarduerak, osasuna...Gainera, internetera konexioa duten ordenagailuak daude..

Informazio gehiago