Web mapa
Hizkuntzak

Kontxako badian jokatu da gaur 2026ko Kontxako Banderako sailkatze estropada, gizonezkoen modalitatean, eta 24 klub lehiatu dira Bandera erabakiko den estropadetako zazpi postuetako bat eskuratzeko. Garaipena Zierbena Bahías de Bizkaiarentzat izan da, 20:11,08ko denborarekin.

Aurtengo kartelaren xehetasuna

Zierbena Bahías de Bizkaia, gaur sailkapena lortu duten beste seiekin batera - Orio Orialki, Orsa Hondarribia, Bermeo, Getaria, Lekittarra-Elecnor eta Ondarroa Kide – eta Naiz Homes Donostiarra tripulazioko kideekin batera (hiriko ordezkari gisa) jokatuko dituzte finaleko estropadak hurrengo bi igandeetan, irailaren 6an eta 13an.