Web mapa
Hizkuntzak

San Juan - CMO Valveseko eskifaiak denborarik onena egin du, 10:57,06, eta Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropadan nagusitu da. Guztira 19 traineruk hartu dute parte proban, eta zazpi plaza zeuden jokoan hurrengo bi igandeetako estropadak jokatzeko.

Aurtengo kartelaren xehetasuna

Horrenbestez, hauek izango dira 2026ko emakumezkoen Kontxako Banderan lehiatuko diren zortzi tripulazioak - zazpi gipuzkoar eta kantabriar bat-: San Juan - CMO Valves, Astillero Eneryt Servicios, Tolosaldea, Orio Orialki, Hibaika Jamones Ancín, Nortindal Donostiarra, Zarautz-Gesalaga Okelan eta Donostia Arraun Lagunak.