Web mapa
Hizkuntzak

Atzo gauean, Ilunben 2025eko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen VI. Saria eman zen. Fama konpartsa, "Soñando con caballos" izeneko gaiarekin eta Intxaur - Txiki konpartsa - "El show de Bob Mackie", ex aequo, irabazleak suertatu ziren aurtengo edizioan; haien atzetik eta bigarren posizioan Eureka konpartsa, "¡Viva Canarias!"; bukatzeko, Alegría de Alza "Pinceladas de Alegría" gaiarekin hirugarren postuan geratu zen.

Fama konpartsa
Fama konpartsakideok Illunben

Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, Garbera merkataritza zentroaren babesarekin eta San Sebastián Shopsen laguntzarekin. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.

Ekitaldia bukatu orduko, Nuria Vegasek, Garbera Merkataritza zentroko jerenteak, Hodei San Buenaventurak, 2025eko Momo jainkosak, Jon Insaustik,Festak-eko jardueretako zinegotziak, Laura Chamorrok, San Sebastián Moda Festival-eko zuzendariak, Nerea Rodríguezek, San Sebastián Shops-eko  jerentea eta Gemma Gonzálezk, Lkultura promotorea.