Web mapa
Hizkuntzak

Lur jausi baten ondorioz, Begiristain Doktorearen pasealekutik Illunbera arteko oinezkoentzako bidea itxita dago. Oinez, Anoetako eskaileretatik eta Illunbeko pasarelatik iritsiko da hara.

Konpartsen aurkezpena Illunben

Datorren ostiralean, otsailaren 28an, Illunbeko konpartsen aurkezpenera joateko asmoa dutenek autobusetik jaitsi beharko dute Anoeta Estadioko geltokian, eta, ondoren, Illunbera igo Anoetako eskaileretatik eta Illunbeko pasabidetik.

Mugikortasun urriko pertsonentzat eta, 19:30etik 20:30era, zerbitzu berezi bat egongo da geltoki horretatik bertatik Illunbeko aparkalekuraino. Zerbitzua mugikortasun urriko pertsonentzat eta laguntzaile batentzat baino ez da.

Aurkezpena amaitutakoan, 23:30etik 23:45era, gutxi gorabehera, zerbitzu bereziak eskainiko dira Illunbeko aparkalekutik honako auzo hauetara:

  • Aiete - Antigua
  • Amara - Erdialdea - Gros - Bidebieta
  • Erriberak - Loiola - Egia - Intxaurrondo - Altza