Hizkuntzak
Danborrada berrien izen-ematea 2025erako
2025. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 2tik 31ra arte izango da.
Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean eta Hiri Erdian ezin izango dira danborrada berririk izena-eman. Gainerako zonetan, dauden ordutegiak kontsultatu behar dira.
Interesa duten elkarteek Donostia San Sebastián Festak-era ([email protected]) jo beharko dute eta bertan, izena emateko esteka emango zaie.