Hizkuntzak
2025eko Aste Nagusiko VIII. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea parte-hartzaileak hautatzeko
Aste Nagusia 2025ren harira, Donostia / San Sebastián Festak-ek VIII. Zurriola Street Food (abuztuak 9tik16ra, biak barne) antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan.

Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2025eko apirilaren 30ko 23:59ak baino lehen.
- Hautaketaren Oinarriak [PDF]
- Parte Hartzeko Oinarriak [PDF]
- Izena aurretik emateko formularioa [PDF]