Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Antzerkia eta dantza

2026 urr 15 - 2027 mai 13

Osteguna

16:30 - 18:30

Egia K.E.

265 €

Euskara

dantzatu ikastaroaren argazkia

Klaseetan erritmoa, koordinazioa eta oinarrizko mugimenduak modu erraz eta dinamikoan landuko dira, gaur egungo musika eta jarraitzeko errazak diren ariketak erabiliz. Pixkanaka lotsa desagertuko da, gorputza aske geldituko da eta estilo propioa aurkituko dugu. Ez da aurretiko esperientziarik behar; nahikoa da zerbait berria probatzeko eta zure erosotasun-eremutik ateratzeko gogoa izatea.

Ikastaroaren ikuspegi nagusia
• Ezer ez da derrigorrezkoa.
• Dena progresiboa da.
• Helburua ez da perfektu egitea.
• Akatsa prozesuaren parte da.

Helburuak
• Dantzatzerakoan lotsa galtzea: beste pertsonen aurrean mugitzen eroso sentitzea, epaituak izateko beldurrik gabe.
• Erritmoarekin konektatzea: musika modu naturalean jarraitzen ikastea, konplikaziorik gabe.
• Gorputza askatzea.
• Konfiantza eta jarrera irabaztea: seguruago sentitzea, presentzia eta energia gehiagorekin dantzatzerakoan.
• Oinarrizko mugimenduak ikastea: edozein egoeratan (festak, klaseak, etab.) moldatzeko oinarri sinple bat izatea.
• Dantzaz gozatzea: mugimenduarekin berriz konektatzea modu dibertigarrian eta presiorik gabe.
• Ikaslearen irudimena eta diziplina garatzea.
• Herritarren parte-hartzerako espazioak sortzea.
• Herritarren kezka kulturalak asetzea.

Programa
1º Hiruhilekoa– Konektatu eta askatu
• gorputzeko tentsioa askatzea
• erritmo-ariketak (txaloak, oinarrizko pausoak)
• koordinazio sinplea
• gehiegi pentsatu gabe mugitzea

2º Hiruhilekoa- Kontrola eta konfiantza
• pauso argiago eta definituagoak
• mugimendu-konbinazio txikiak
• gorputzaren eta musikaren arteko koordinazioa
• lehen koreografia errazak
• mugimendu adierazkorragoak (aldaka, jarrera, begirada)
• twerking oinarrizkoa edo heels estilora hurbilketa
• jarrera-ariketak (ibiltzea, poseak, presentzia)
• akatsaz barre egiteko dinamikak

3º Hiruhilekoa – Flow-a eta jarrera
• mugimenduaren jariakortasuna
• interpretazioa eta jarrera
• oinarrizko inprobisazioa
• hainbeste pentsatu gabe dantzatzea

Nori zuzendua: Helduak.

Ikasleak eraman beharreko materiala: arropa erosoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...