Hizkuntzak
Gota Txema Muñoz
Txema Muñoz-ek Gota lana aurkeztuko du.
Hodeiez osatutako sabaiaren azpian, ura biltzen ari da kaleko ontzi batean. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etengabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.
Zuzendaritza: Leandre Ribera. Kanpo begirada: Claire Ducreux. Sorkuntza: Yves Sheriff. Konplizitate kontzeptuala: Núria Campos, Stacey Laureyssens. Jatorrizko musika: Lluis Alba. Soinu teknikaria: Rubén Ruiz. Jantzitegia: Judith Dress Art. Artefaktuak: Niconicot, Quique Méndez. Ekoizpena: Txema Muñoz Producciones S.L.
Adina: + 4 urte
