Hizkuntzak
Lamiaren ispilua Patata Tropikala
Patata Tropikalak Lamiaren ispilua antzezlana aurkeztuko du.
Euskal Herriko basoko bazter magiko batean, Kattalinek, ibaiko zaindaria den lamiak, arreta handiz babesten ditu ura eta bizitzaren oreka. Baina zerbait aldatzen ari da: ura ilundu eta ibaia lehortzen ari da, edaten duten pertsonen emozioak ustelduz. Ilargik gidatuta, eta Uraren Ispiluaren laguntzaz, Kattalinek Ingumari aurre egin beharko dio, beldurretik eta engainutik jaiotako izakiar.
Probaz, izaki mitologikoekiko topaketez eta umorezko uneez betetako bidaia baten bidez, protagonistak ikusiko du argia eta itzala guztiongan bizi direla, eta bien arteko orekak ahalbidetzen duela benetan garenak izatea.
Adina: + 2 urte
