Hizkuntzak
Técnicas de canto Limbania Soto

Pertsonen tresna nagusia eta naturala ezagutzeko tailerra. Bai kantatzeko orduan eta baita hitz egiteko orduan ere ahotsa garatzeko eta hazteko beharrezkoak diren tresnak emango dira. Ikastaro honetan, arnasa hartzen, ahotsa babesten eta hori proiektatzen ikasiko da. Horretarako, hainbat ariketa landuko dira, askatasunez eta tentsiorik gabe ahotsaz geroz eta gehiago gozatzeko. Ahozko ezagutzan eta garapenean mugarik ez dagoela ikusiko da.
Programa
• Arnasketa, ahotsaren elikagaia. Arnasketa abdominalaren kontrola-diafragma. Biriketako gaitasuna handitzeko ariketak. Airearen kontrola. Jarrera. Arnasketa errazteko eta gorputzaren blokeoak edota tentsioak saihesteko garrantzitsua. Muskuluen malgutasuna landuko dugu kantu aske eta osasuntsu bat lortzeko.
• Euskarria, zer da eta zergatik da funtsezkoa erabiltzen jakitea. Zure ahotsa aurkitu. Zure benetako soinua askatzeko ariketak. Artikulazioa. Erresonantzia: zure ahotsaren soinuaren anplifikazioa. Hainbat ariketa egingo ditugu eskala desberdinekin. Kontsonanteek laguntza ematen digute. Soinu konplexuak (r-l-s-z-ch).
• Askatasunez abestu. Norberaren erregistroa eta tesitura ezagutzea. Legatoa. Bokalak eta kontsonanteak ligatzen ikasiko dugu kantu-lerro eder bat lortzeko. Intonazioa eta ahoskera. Afinazioa. Ariketa hauek eta beste batzuk eginez, ahots-kalitatea hobetuko ahal izango da, soinu aberatsagoak eta konplexuagoak sortu eta ahotsaren kontrola areagotu.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Materiala gordetzeko karpeta, koadernoa eta arkatza.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Musika
Gitarra elektrikoaren doikuntzak zubi mugikorrarekin Gorka Urra
otsailak 10 - otsailak 11
Egia K.E.
-
Humanitatea eta zientzia
El thriller: claves del gran género cinematográfico Josean Vergara
otsailak 11 - maiatzak 20
Ernest Lluch K.E.
-
Musika
Ajustes de guitarra eléctrica con puente flotante Gorka Urra
otsailak 24 - otsailak 25
Egia K.E.