Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

2023 urr. 18 - 2024 eka. 5

Asteazkena

12:45 - 13:45

Casares K.E.

119 €

Euskara

Matrikulazio azken eguna: 2023 abenduak 20 • 23:59
Emakume bat pelota baten gainean luzaketa ariketak egiten


Ikastaroa hasita egon arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares-Tomasene Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943351149 telefonora.

Luzaketen bitartez giharrak malgutu eta mugimendurako prestatzen dira. Metodo hipopresiboaren bitartez, pelbis-zoruaren tonua handitzen da eta gerriaren zabalera txikitu. Biak uztartuz, nahi bezalako emaitzak lortu daitezke. Adibidez postura-arazoak eta bizkarreko mina hobetzea, zoru pelbikoarekin eta gerriko abdominalarekin lotutako arazoak hobetzea.

Programa
• Abdomeneko metodo hipopresiboari sarrera eta hori gauzatzea: arnasketa, arnas apnea, decoegokitzapenak eta posizioak
• Apneak eta ariketak modu egokian egiteko diafragmaren kontrol zuzena.
• Zoru pelbikoaren tonifikazioa, apneak egiten diren bitartean.
• Luzaketa mota desberdinen sarrera eta hauen garapena (estatikoak, dinamikoak) ariketa berriak sartuz, osagarriekin zein osagarririk gabe (aulkia, pilota txikia).
• Horman eta lurrean ariketa berriak egitea.
• Arnasketa egokia luzaketak eta ariketak egiten diren bitartean.
• Ariketa hipopresiboetan jarrera berriak gauzatzea (ariketa estatikoak eta dinamikoak).
• Zoru pelbikoaren tonifikazioa.
• Urtean zehar ikasitako jarrera guztiak gauzatzea.
• Luzaketa moten garapena (estatikoak, dinamikoak).
• Ariketetan arnasketa egokia egitea.

Ikasleak eraman beharreko materiala
• Arropa eta zapata erosoak
• Banda elastikoa
• Pika
• Pilota txikia
• Esterila.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...