Hizkuntzak
Estiramientos y educación postural B Sonia Maestre
Gorputza zaintzeko bidean, hura hobeto ezagutzea ezinbestekoa da. Hau izango da ikastaro honen oinarria. Jarrera egokiak izaten ikasiko dugu, gorputzaren erosotasuna eta batez ere funtzionalitateari begiratuz.
Luzapenen bitartez landuko dugu gorputz jarrera. Teknika hau baliatuz, gure organismoaren funtzionamenduaren kalitatea hobetuko dugu, egiturak tentsio gabetuz, artikulazioen malgutasuna areagotuz edota sabel-hormaren mugikortasuna bermatuz ere.
Edonorentzat onuragarria den teknika bat da, bizkarreko arazoak dituenentzat, zurruntasunerako joera duenarentzat edo kirol-lesioren bat izan duenarentzat, baina baita ongizate fisiko hutsa bilatzen duenarentzat ere.
Programa
• Jarrera-higienea
• Arnasketa ariketak
• Luzatze, malgutasun eta tonifikazio ariketak
• Erlaxazioa
Ikasleak eraman beharreko materiala
• Arropa eta oinetako egokiak
• Banda elastikoa
• Pilota txikia
• Esterila
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Pintura tailerra A (Hamabostero) Maddi Zumalabe
apirilak 15 - ekainak 13
Ernest Lluch K.E.
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.