Hizkuntzak
Estiramientos e hipopresivos Prokulturako irakaslea
Luzaketen bitartez giharrak malgutu eta mugimendurako prestatzen dira. Metodo hipopresiboaren bitartez, pelbis-zoruaren tonua handitzen da eta gerriaren zabalera txikitu. Biak uztartuz, nahi bezalako emaitzak lortu daitezke. Adibidez, postura-arazoak eta bizkarreko mina hobetzea, zoru pelbikoarekin eta gerriko abdominalarekin lotutako arazoak hobetzea.
Programa
• Abdomeneko metodo hipopresiboari sarrera eta hori gauzatzea: arnasketa, arnas apnea, decoegokitzapenak eta posizioak
• Apneak eta ariketak modu egokian egiteko diafragmaren kontrol zuzena.
• Zoru pelbikoaren tonifikazioa, apneak egiten diren bitartean.
• Luzaketa mota desberdinen sarrera eta hauen garapena (estatikoak, dinamikoak) ariketa berriak sartuz, osagarriekin zein osagarririk gabe (aulkia, pilota txikia).
• Horman eta lurrean ariketa berriak egitea.
• Arnasketa egokia luzaketak eta ariketak egiten diren bitartean.
• Ariketa hipopresiboetan jarrera berriak gauzatzea (ariketa estatikoak eta dinamikoak).
• Zoru pelbikoaren tonifikazioa.
• Urtean zehar ikasitako jarrera guztiak gauzatzea.
• Luzaketa moten garapena (estatikoak, dinamikoak).
• Ariketetan arnasketa egokia egitea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
• Arropa eta zapata erosoak
• Banda elastikoa
• Pika
• Pilota txikia
• Esterila.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Pintura tailerra A (Hamabostero) Maddi Zumalabe
apirilak 15 - ekainak 13
Ernest Lluch K.E.
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.