Hizkuntzak
Cerámica B Amaia Oianeder
Zeramika herri sedentarioen garapenarekin lotuta dago. Mota guztietako ontziak eta zeramikazko eskulturak aurki daitezke aztarnategi arkeologikoetan. Ikastaro honetan buztinaren garrantzia, konposizioa eta ezaugarri plastikoak zeintzuk diren ikusiko ditugu, baita hainbat erabilera eta egosteko modu ere.
Egin beharreko lana
• Zeramika-objektuen tipologia.
• Altako eta baxuko buztinak.
• Modelatzea, dekoratzea eta beiratzea.
• Egosteko moduak.
Oharra
• Labearen edukiera eta behar den egoste-denbora kontuan hartuta, parte-hartzaile bakoitzeko obrak egostea mugatuko da, egiten diren obren tamaina eta kopuruaren arabera.
• Kultur Etxeak soilik lokatza eta pieza mugatuak egiteko behar den materiala jarriko du, hala nola esmalte zuria eta gardena, burilak, husteko gailuak, espatulak, labea, tornua...
• Kultur Etxea ez da arduratuko ikasleen material gehigarria erosteaz.
• Ikasturtea bukatutakoan, ikasleek gela hutsik utzi beharko dute, materiala eta piezak barne.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Hitzak eta irudiak jolasean Yolanda Arrieta, Aitziber Alonso
abenduak 14
San Telmo Museoa