Hizkuntzak
Bizkar osasuntsua eta jarrera-hezkuntza Prokulturako irakaslea
Ikastaro honetan, gure gorputza kontzientzia eta zuzenketaz lantzen ikasiko dugu, gure eguneroko egin beharrak, lana edo kirol jarduerak modu egokian garatu eta lesioak ekiditeko Egingo diren ariketetan, bai bizkarraren, eta baita bere inguruko gorputz egituren indarra, malgutasuna eta mugikortasuna landuko dira, gorputzaren funtzionamendu egoki bat lortzeko.
Programa
1. Hiruhilekoa
• Gure gorputza eta bere funtzionamendua ezagutu.
• Arnasketa kontziente baten bidez lan egiten ikasi.
• Gorputzaren mugikortasun eta malgutasuna garatu.
• CORE a lantzen hasteko ariketa errazak ikastea (euskarri funtzioa duten muskuluak).
2. Hiruhilekoa
• Muskulu-indarra modu konpentsatuan handitzen ikasi (behar den gorputz ataletan).
• Ikasitako CORE lanaren kontrolarekin indar eta mugimendu ariketak ikastea.
• Koordinazioa landu
3. Hiruhilekoa
• Indar eta erresistentzia posizio ezegonkorretan lantzen ikastea.
• Orekaren hobetzea.
• Ikasitakoa barneratuta zailtasun haundiagoko ariketetan aurrera egin zehaztasun eta arintasunez.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
